
12 Mar Konferentzia eta tailerra
Guraso agurgarriak,
Beasaingo Haurren Hiria proiektuaren barruan aurre ikusita geneuzkan konferentzia eta tailerra martxoan zehar egingo ditugu.
Martxoaren 24an, asteartea, HAURREI ENTZUTEAREN GARRANTZI EMOZIONALA hitzaldia. Ordutegia: 19:00-20:00. ON-LINE! https://haurrenhiriabeasain.eus/
Martxoaren 31an, asteartea, KOMUNIKAZIO ASERTIBOAri buruzko tailerra. Ordutegia: 19:00-20:00. Aforo mugatua du (gehienez 40 pertsona). Izen-emateak: https://forms.gle/fJzNTtK6dsGdz2Dc6
Haurrei entzutea oinarri hartu dugu proiektu osoan zehar eta tailerra honen inguruan izango da. Entzute aktiboa, errespetuzkoa eta baliozkoa.
Bi tailerrak Iruñeako Leticia Garces pedagogoak emango ditu. Hizkuntza gaztelera izango den arren, euskaraz komunikatzeko aukera izango dugu.
Guraso zein hezitzaile orori zuzendutako ekintzak dira, gonbidatuta zaudete beraz, bertara etortzera. Ez galdu aukera!
Beasaingo Haurren Hiria
GOGORATU:
Hitzaldia: HAURREI ENTZUTEAREN GARRANTZI EMOZIONALA (Leticia Garces)
Lekua: ON-LINE https://haurrenhiriabeasain.eus/
Eguna: Martxoak 24, asteartea
Ordutegia: 19:00-20:00
Izen-ematea: ez
Tailerra: KOMUNIKAZIO ASERTIBOA (Leticia Garces)
Lekua: Igartzako Jauregia
Eguna: Martxoak 31, asteartea
Ordutegia: 19:00-20:00
Izen-ematea: https://forms.gle/fJzNTtK6dsGdz2Dc6