Haurren Hiria Beasain | Erabilera-baldintzak, Lege-oharra eta Pribatasun Politika
16990
page-template-default,page,page-id-16990,cookies-not-set,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,disabled_footer_top,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive
 

Erabilera-baldintzak, Lege-oharra eta Pribatasun Politika

Lege-informazioa

DATU-BABESAREN ARLOKO ESKUBIDEAK 

Datu-babesari buruzko araudiak aukera ematen die pertsona fisikoei tratamendu-arduradunaren aurrean egikari ditzaten beren datuetan sartu, datuok zuzendu, ezabatu, haien aurka egiteko edo haien tratamendua mugatzeko eskubideak, bai eta erabaki indibidual automatizatuen helburu ez izatekoa ere. Eskubideok zuzenean edo legezko zein borondatezko ordezkari bidez egikari daitezke. Eskubideok egikaritzea doakoa da. Horrez gainera, eskubidea dute dagokien kontrol-agintaritzari erreklamazioa jartzeko (hau da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari).


Zer eskubide pertsonal egikari ditzakezu haurrenhirian?

  • Datuetan sartzeko eskubidea: Eskubide hau erabil daiteke jakiteko ea tratamenduari dagozkion datu pertsonal guztiak eta informazio osoa tratatzen diren: datu pertsonalak, kategoriak, helburuak, jasotzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen jatorria, transferentziak eta komunikazioak.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonal zehazgabeak zuzentzeko eta datu osatugabeak osatzeko.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea: Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalak kasu hauetan ezabatzeko:
    • Datuen tratamendua legez kontrakoa denean
    • Datuen tratamendua edo bilketa eragin zuen xedea desagertzen denean
    • Adostasuna ezeztatzen denean (soilik datu pertsonalak adostasuna adierazita eman badira)
    • Tratamenduari aurka egiten zaionean.
  • Datuen aurka egiteko eskubidea: ttiklikeko tratamendu-arduradunak datu pertsonalen tratamenduaren erabilera oinarritzen badu interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean, interesdunak edozein unetan balia dezake tratamenduari aurka egiteko eskubidea, bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta. Kasu honetan, arduradunen eta interesdunaren interesak ponderatzeko judizio bat egiten da, hau da, alderdi hauek baloratu eta ponderatu behar dira:
    • Arduradunak tratamendua egiteko dituen ezinbesteko arrazoi legitimoak.
    • Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea:Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, bi modutan: tratamendua etenda edo datuak gordeta:
    1. Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
      • Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, zehaztasun hori egiaztatzeko epean zehar.
      • Arrazoi pertsonalak adierazita tratamenduari aurka egiten zaionean, egoera hau egiaztatzen de bitartean: arduradunak datuen tratamendua egiten duela interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean oinarrituta, eta arduradunaren tratamendu horrek lehentasuna duela interesdunaren interesen aurrean.
    2. Kasu hauetan eskatzen da datuak gordetzeko:
      • Tratamendua legez kontrakoa izanda eskatzen denean haren erabilera mugatzeko, eta ez datuak ezabatzeko.
      • Erreklamazioak aurkeztu edo haien aurrean defentsa egiteko interesdunek datuak behar dituztenean eta, aldi berean, arduradunak dagoeneko datuok behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako.
  • Erabaki indibidual automatizatuen erabakien helburu ez izateko eskubidea: Eskubide honek bermatzen du erabakia ezin dela hartu datu pertsonalen tratamendu hutsean oinarrituta (profilak egitean barne), baldin eta tratamenduak ondorio juridikoak badauzka interesdunengan. Hala ere, eskubide hau ez da aplikatuko baldin eta:
    1. Beharrezkoa bada interesdunaren eta tratamendu-arduradunaren arteko kontratu bat egiteko edo exekutatzeko.
    2. Tratamendua adostasunak legitimatuta badago.

ttikliken eskubide pertsonalak egikaritzeko prozedura:

Aurkezpena: Eskabideak idatziz aurkeztu beharko zaizkio Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atalari, leku hauetan:

  • ttikliken egoitza elektronikoan: info@ttiklik.com
  • ttiklik elkargunean (Zelaeta Berri Plaza 3, 20200 Beasain, Gipuzkoa)
  • Izapideak eta ebazpena: Goian adierazitako atalak izapidetuko du eskabidea tratamendu-arduradunaren aurrean (ttiklik elkargunea), eta arduradunak erantzuna eman eta jakinarazpena egin behar du eskabidea jaso eta hilabeteko (1) epean. Epe hori luzatu ahal izango da, beste 2 hilabetez, kontuan hartuta eskabideen konplexutasuna eta kopurua; behar bezala jakinaraziko dira luzapenaren arrazoiak.