Haurren Hiria Beasain | 3. saioa KULTURA eta AISIA
17275
post-template-default,single,single-post,postid-17275,single-format-standard,cookies-not-set,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,disabled_footer_top,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive
 

3. saioa KULTURA eta AISIA

3. saioa KULTURA eta AISIA

Data: 2020/03/03

Lekua: Gernikako pasealekuko frontoia

Ordutegia: 9:30-11:30

Lanketarako gaiak: KULTURA ETA AISIA

Martxoaren 3ko saioa Beasaingo Kultur eragile desberdinak ezagutuz hasi genuen. Jolas dinamika bat erabiliz, haurrek, 4ko taldeetan banatuta, pareta batean zituzten 8 pertsonaiak zertan diharduten asmatu behar zuten. Kirolariak ondo ezagutzen dituzten arren, kultur munduan oso galduta daudela (gaudela) konturatu ginen.

Eragilea Esparruak
Garbiñe Irizar Bertsolaria
Eñaut Tolosa Aktorea
Jokin Telleria Ipuin kontalaria, yoga irakaslea
Sukarra 37 Idazle, bertsolari, irrati esatari
Maite Arrese Argazkilaria
Gorka Zubeldia Rock Taldea
Maddi Aiestaran Margolaria
Irati Goikoetxea Ikus entzunezkoen zuzendari, gidoigile, ekintzaile

Aurreneko bueltan, 8tik 2 bakarrik asmatu zituzten, Jokin Telleria margolaria eta Rock Talde bat. Honen inguruan hausnartu genuen. Zein gehiago zeuden, zer dela eta ez ditugun hainbeste ezagutzen….

 

Hau bukatutakoak, geletara eramateko dinamika zein izango den azaldu zitzaien.

Hamaiketakoa jan eta gero, 3 taldetan banatuta, aurreneko dinamika eta xaflak erabiliz aukeratu zituzten kultur ekintza nagusiak zein izan ziren azaldu zitzaien.

  • Irakurketa txokoak kalean
  • Dastaketa merkatuak
  • Dantzaldiak aste bukaeretan
  • Liburutegiko liburuak berritu
  • Musika tresna desberdinak probatzeko aukera
  • Ikastetxeetako atariak handitu
  • Gazte eta haurrentzako zinea
  • Antzerki barregarriak gaztetxoentzat
  • Zirko emanaldian doan
  • Ludoteka denentzat eta dohainik
  • Bideo-jolas elkarretaratzea
  • Magia ikuskizun gehiago
  • Sukaldaritza tailerrak
  • Gatibu (talde egokiak) ekartzea jaietan
  • Jolas parkeak egokitu elementu gehiagorekin
  • Sagastigutin tirolinak
  • Gazteleku bat egokitzea
  • Eskulan tailerrak

 

Bakoitzak horietako bakarra aukeratu behar izan zuen eta pot-it batean idatzi. Ondoren aukera guztiak lurrean jarri eta bakoitzak gehien gustatuko litzaizkiokeen 3ri botoa eman behar zion gometxak erabiliz.

Irabazle atera ziren 3 ekintzak talde bakoitzak tokatu zitzaion esparrutik besteei adierazi behar zizkien.

  1. Taldea: ESKULANA/ARTELANA (kolax-a)
  2. Taldea: dantza, koreografia
  3. Taldea: Bertsolaritza. Koplak egin ziren.

LANKETA EGITEKO ERABILITAKO BERTSOAK/KOPLAK

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/138/

1. Ahalegintzen dira
guri erakusten
nahiz guk behar duguna
ez duten ikusten
bertsotan hasi gara
barruak biluzten
ea kantuan behintzat
entzuten gaituzten.

2. Goizean prest izaten
ditugu arropak
gaur ere ezin jantzi
nahi nituen botak
etxeko haserreak
eskolako notak
ikasleak gara gu
ez gara robotak.

3. Matematikarekin
indartsu darraigu
Natur zientziak ere
bere ordua zai du
guztia gordetzeko
ez garenez gai gu
hurrengo egunerako
dena ahazten zaigu.

4. Inoiz ezin jolastu
nahi dugun horretan
bost orduz eserita
aulki gogorretan
horrenbeste ikasgai
hainbat alorretan
askoz hobeto bizi
gara oporretan.

5. Afalgaraian denok
ohi gara elkartu
jan nahi ez dugun hori
jatera behartu
lanak bukatu arte
ez ohera sartu
etxean ere ezin
atsedenik hartu.

6. Guraso irakasle
guztiak eredu
inork erruki pixkat
izango ote du
sarri kokoteraino
eginak gaude gu
baina guk ere asko
maite zaituztegu.

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/79/ KOPLAK
Ai zapotxin
ez dago zer egin
guraso eta irakasleekin!

2. Ohetik jaiki behar
goizero-goizero,
berriro ohera nahi
pixa egin ta gero.

3. Gosaldu eta bizkor
goaz eskolara,
idazmahaien gainean
lokartuko gara.

4. Jolastordua labur
ta klaseak luze,
horretan dugu mundu
aldrebesa hauxe.

5. Bagoaz jantokira
bazkalordurako
ta beti jaten dugu
gutxi eta txarto.

6. Bazkaldu eta gero
berriro klasera,
amaitzeko ordua
helduko ote da?

7. Hainbeste irakasle
hainbeste tutore,
libre-libre utziko
bagintuzte hobe.

8. Eskola bukatuta
solfeo ta inglesa,
horiek baino hobe da
igandeko meza.

9. Gauean eskolako
lanak etxerako,
nik denbora gehiago
nahi dut niretzako.

10. Aita ta amarekin
gero afaria,
janari ona baina
atzoko ogia.

11. Afalostean pizten
dugu telebista,
nik nahiago topera
jarri conpact diska.

12. Logalea heltzean
ohera bagoaz,
bi begiak itxita
hankak elkar joaz.

13. Ohean etzan eta
egin dugu amets
aurtengo oporrak bihar
bertan hasi baietz!

SAIO HONETAKO ITXIERA:

Artelanak

Dantza-koreografia

Hauek izan ziren sortutako koplak

(ESKAERA: Eskulan tailerrak, Sagastigutin tirolina eta festetan guretzako moduko kontzertuak)

Hemen etorri gara

eskolako danak

eskatu nahi ditugu

eskulan hobenak

 

Sagastigutin nahi deu

tirolina asko

egun guztian beti

ondo pasatzeko

 

Ai zapotxin

ez dago zer egin

Alkate eta Zinegotziekin!

 

Kontzertua nahi dugu

Beasaingo plazan

Eskutikan heldura

ibiltzeko dantzan

 

Alkate jauna ‘mese’

ondo apuntatu

Haurren Hiriarekin

Agenda osatu

 

Ai zapotxin

ez dago zer egin

Alkate eta Zinegotziekin!

 



Jolasaren inguruan Tonucciren 20 esaldi