Haurren Hiria Beasain |
15234
home,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15234,cookies-not-set,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,disabled_footer_top,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

ZURE ESKAERA HERRIARI

ONGI ETORRI

Egitasmo honen bidez, Beasainen bizi diren 8-12 urte bitarteko haurrei entzun nahi zaie, protagonismoa eman.

  • Haurrei protagonismoa ematea.
  • Haurren iritziak kontuan hartzea. Herriaren parte sentitu daitezela. Horretarako Haurren Batzordea deituko diogun taldea eratuko da.
  • Aurrez-aurre, ahotik ahora, esaten dutena entzun eta kontuan izango ditugula adieraztea.
  • Haurren ikuspegi eta beharretatik abiatuta, herria eraikitzea. Beasain, adin ezberdinetako pertsonentzat egokitzeko.

“Kotxeak edonon daudelarik, espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik joateko autonomia berreskura dezaten, kalea elkartrukerako izan dadin… “

Begirada aldatzea edo begirada haurren altuerara arte jaistea, inor bistatik ez galtzeko.

“Programak gizarte osoari eta bereziki umeei mesede egingo die”.

Haurren kontseiluaren bidez, haurren ahotsa entzun eta beraien iritziak kontuan hartuko dira, Beasaingo haurrek nolako herria nahi/behar duten jakitea da helburua. Haurren kontseilua, Beasaingo ikastetxeetako 3, 4, 5 eta 6. Mailako haurrek osatuko dute. Talde egonkor bat izango da eta 2019ko irailetik 2020ko ekainera arte iraungo du. Horretarako herriko 4 ikastetxeen partehartzea behar-beharrezkoa da.

PROIEKTUARI ATXIKITA